Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mekauben zotz
menderau
méndi, mendíxa. (a). izena. Monte, montaña. Ik. báso. mendíra bóta (ardixak, beixak). (a). esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis. Sin. basora bota.
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.
mendíarte, mendíartia. (c). izena. Valle estrecho. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria.
© Jaione Isazelaia
mendi-bízkar, mendi-bizkárra. (c). izena. La cresta del monte. Ik. mendi-gáillur.
mendi-égal, mendi-egála. (d). izena. Ladera, vertiente. Don. Gutxi erabilia. Ik. mendí-éspalda.
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra.   Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia. Ik. espálda.