Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mejoríxa
méndar
© Jaione Isazelaia
méndar, méndarra. (c). izena. . pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa. komentario 1 Sin. astoménda.
mendébal, mendebála. (c). izena. Viento del Oeste. Mendebalak joten dabenian, eurixa laster.gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Baita dena hezetasunez blaitzen denean, etxeko lurra, frontoiko pareta edo zorua, mendebalagatik dela esaten da. Gaur ezingou pelotan jokatu; mendebalak jo dau ta lurra labana dago. Don.k dionez, gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Ik. bendebal, gaillégo áize, nórde.
méndi, mendíxa. (a). izena. Monte, montaña. Ik. báso. mendíra bóta (ardixak, beixak). (a). esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis. Sin. basora bota.
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.