Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
méjora
ménda
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
ménda, mendía. (b). izena. . BENDA. mentha suaveolens. Menta, mentastro. Bezperan mendak batu ganauak zaindduaz. Cel. Etxean usain gozoa euki nahi denean menda etxeratzea bezalakorik ez dago. Mendazko eskobak ere erabili izan dira honetarako. Oso ugaria da munetan eta etxe inguruetan. Sin. batan. Ik. mendáfiñ.
© Jaione Isazelaia
mendáfiñ, mendafiña. (b). izena. . BENDÁFIÑ. mentha piperita. Hierbabuena. Bat dok mendia, eskoba lekuan ibiltzen zana, ta beste bat janarixai-tta botatzeko mendafiña. Mendia baiño ostro zorrotxauakin, luxenkia, mendafiña. Don. Mendaren antzekoa, baina finagoa. Baratzetan hazten da batik bat, baina baita baserri inguruetan eta basoan ere. Infusioan hartuta oso ona omen da digestioa ondo egiteko, bihotzarendako eta nerbioendako. Sin. mentabedar (Eib.). Ik. batan.
© Jaione Isazelaia
méndar, méndarra. (c). izena. . pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa. komentario 1 Sin. astoménda.
mendébal, mendebála. (c). izena. Viento del Oeste. Mendebalak joten dabenian, eurixa laster.gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Baita dena hezetasunez blaitzen denean, etxeko lurra, frontoiko pareta edo zorua, mendebalagatik dela esaten da. Gaur ezingou pelotan jokatu; mendebalak jo dau ta lurra labana dago. Don.k dionez, gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Ik. bendebal, gaillégo áize, nórde.