Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
medió-lúto
melokotóe, -i
melokotóe, -i. komentario 1 1. melokotóe, -i, melokotóia. (a). izena. prunus persica. Melocotón. komentario 1 2. melokotóe, -i, melokotóia. (c). adjektiboa. Artaburu, txorimalo, baina zentzu iraingarririk gabe, ia maitekiro. Ogixa aaztuta etorri aiz, melokotoioi alakuoi./ Ez ari izan melokotoia eta estudixaik. Gure amari-eta entzun izan diogu esaten, zerbait ahazten zitzaigunean eta halakoetan. 3. melokotóe, -i, melokotóia. (b). izena. Mozkorra. Borrachera. Melokotoi ederrakin zebitzen bixak pe jaixetan. Sin. trónpa, atxur.
memélo, -a, memelúa, -ía. (b). adjektiboa. Lelo, -a, fatuo, -a, insustancial. Zela izan leike ain memelua./ Laga notsan liburua galdu dau memeluorrek alakuorrek. Ik. mamala, méngel, mengénillo.
memelokeríxa, memelokerixía. (c). izena. Memeloaren esana edo ekintza. Zenbat memelokerixa esaten daben.
memo, memue. (d). adjektiboa. (Leintz) Txikia, mehea. Gizon memotxo bat.