Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
máun
méjora
máun, máuna. (d). izena. MAÓI, MAÓIA. Tela de mahón. Mauna izan da Bergako telia. Sin. ankiñ. maunézko, maunezkúa. (b). izenlaguna. De mahón. Maunezko prakan modukoik eztago lanerako./ Zein alkondara, maunezkua ala tergalezkua?
maupiri, maupirixa. adjektiboa. (Antzuola) "Aurpegia puztuta izatea. Gizen normala ez denean, botikengatik-edo gizendutakoa, normalean. Ori da maupirixa daukazuna begittan! (Begixak puztuta izatea)./ Aurpegi maupirixa daukazu." (Lar Antz)
maupirittu. aditza. (Antzuola) "Maupiri egin. Orrek begi ondua maupirittuta dauka." (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
máusa, mausía. (d). izena. . Sambucus ebulus. Yezgo. Intxusaren, flotaren, antzerakoa da oso itxuraz bai erabileraz, bere lora zuri eta guzti. Intxusa zuhaixka den bezala, mausa belar handia da, pertsonaren altura har dezakeena eta lur gozoak maite dituena. Asko erabiltzen da sudurrerako, eztarrirako eta baita labatibak egiteko ere. Bere mintzaz erretrapuak egiten dira.
máxkal, maxkála. (b). adjektiboa. Maskala.   Flojo, -a, débil, sin fuerza. Ardau au oso maxkala da./ Noraiño aillegatzia pentsatzen dok kotxe maxkal orrekin. Edariez asko.
maxkáldu. (b). da aditza. Debilitarse, perder fuerza. Txanpana bein zabaldu ezkero maxkaldu eitten da.
maxkar, maxkarra. (d). adjektiboa. Argaldua, itxura eskasekoa.
maxkartu. (d). da aditza. "Pertsona urteekin txikitu eta gastatu. Iñaxi aspaldian maxkartuta dao." (Lar Antz) komentario 1
mazápoi, mazapóia. (c). izena. MAZAPAN. Mazapán. Orain MAZAPAN entzuten da, baina guk txikitan MAZAPOI esaten genion.
© Jaione Isazelaia
mázeta, mázetia. (c). izena. Esku batez erabiltzen den mazoa. An gero mazetekin jo, jo ta jo, ta ardillian moruan iruteko ipini biezan. Jjp. Linua jotzekoak egurrezkoak ziren eta harria apurtzekoak burdinazkoak. komentario 1
mázizo, mázizua. (b). adjektiboa. Material berdinez egindakoa.   Macizo. Ba ate bat eitteko, kanporako bazan, mazizuakin eiñ biaziñuan, zeatik kontratxapeauak eta eztau balio, umedadia artzen dau. Martin. Gure umetan baziren errubera mazizuak zituzten bizikletak, goma hutsezko kubiertak, alegia.
© Asier Sarasua
mázo, mázua. (b). izena. Mazo de madera. Burdinazkoari PORRA, handi samarra bada, behintzat. Txikiari MAILU edo MAILLUKA. Baserrietan normalean egon ohi den mazo bakarra ERPIL-MAZUA da. Ik. erpíl-mázo, eskú-mazo.
mazpílddu. (b). du aditza. Aplastar, abollar, apachurrar. Alkar jo daben bi kotxiak ziero mazpildduta geratu die./ Zakuan sartu ezkero mazpilddu eitten die sagarrak. Oso hondatuta badago: mazpildduta; hainbeste ere ez denean: maillatuta. Ik. aputxúrrau, maillatu.
mazpíllune, -a, mazpíllunia. (c). izena. Abolladura. Ezkerreko aldian dauka mazpillunia kotxiak.
mediáliñ, medialíña. (d). izena. MEDILIÑ. Baserri edo kale-etxe baten bi parteak bereizten dituen horma sendoa, sua batetik bestera pasa ez dadin.   Pared medianera. Pareta au mediliña da, ta noizbaitten len emen be atia burdiñezkua zan. Benito. Oso horma zabala da (80 - 100 cm.), eta etxearen alde batetik bestera pasatzeko burdinazko ateak izaten ditu, surik igaro ez dadin. Oso horma zabala da (80 - 100 cm.), eta etxearen alde batetik bestera pasatzeko burdinazko ateak izaten ditu, surik igaro ez dadin. komentario 1
médiku, médikua. (a). izena. Médico.
medráu. (c). du aditza. Animalia edo landarea hazi, mardotu; pertsona bizi mailaz hobetu.   Medrar. Txalak etzeban bape medratzen da okelara saldu dou./ Orrek, dan fiñakin, desiertuan be medrauko leukek.
mée. 1. mée, méia. (a). adjektiboa. Mehea.   Delgado, -a. Anka meiak dauzka. 2. mée, méia. (a). adjektiboa. Irudizko zentzuan, arina, pisu gutxikoa. Oso arrazoi meiak emun dittu Jauregik Elkarri-n maira ez juateko.
mejillóe, -i, mejillóia. (b). izena. Mejillón.