Hiztegia
mázo, mázua. (b). izena. Mazo de madera. Burdinazkoari PORRA, handi samarra bada, behintzat. Txikiari MAILU edo MAILLUKA. Baserrietan normalean egon ohi den mazo bakarra ERPIL-MAZUA da. Ik. erpíl-mázo, eskú-mazo.
mazpílddu. (b). du aditza. Aplastar, abollar, apachurrar. Alkar jo daben bi kotxiak ziero mazpildduta geratu die./ Zakuan sartu ezkero mazpilddu eitten die sagarrak.
Oso hondatuta badago: mazpildduta; hainbeste ere ez denean: maillatuta. Ik. aputxúrrau, maillatu.
mediáliñ, medialíña. (d). izena. MEDILIÑ. Baserri edo kale-etxe baten bi parteak bereizten dituen horma sendoa, sua batetik bestera pasa ez dadin. Pared medianera. Pareta au mediliña da, ta noizbaitten len emen be atia burdiñezkua zan. Benito. Oso horma zabala da (80 - 100 cm.), eta etxearen alde batetik bestera pasatzeko burdinazko ateak izaten ditu, surik igaro ez dadin.
Oso horma zabala da (80 - 100 cm.), eta etxearen alde batetik bestera pasatzeko burdinazko ateak izaten ditu, surik igaro ez dadin. komentario 1
medráu. (c). du aditza. Animalia edo landarea hazi, mardotu; pertsona bizi mailaz hobetu. Medrar. Txalak etzeban bape medratzen da okelara saldu dou./ Orrek, dan fiñakin, desiertuan be medrauko leukek.