Hiztegia
máusa, mausía. (d). izena. . Sambucus ebulus. Yezgo. Intxusaren, flotaren, antzerakoa da oso itxuraz bai erabileraz, bere lora zuri eta guzti. Intxusa zuhaixka den bezala, mausa belar handia da, pertsonaren altura har dezakeena eta lur gozoak maite dituena. Asko erabiltzen da sudurrerako, eztarrirako eta baita labatibak egiteko ere. Bere mintzaz erretrapuak egiten dira.
máxkal, maxkála. (b). adjektiboa. Maskala. Flojo, -a, débil, sin fuerza. Ardau au oso maxkala da./ Noraiño aillegatzia pentsatzen dok kotxe maxkal orrekin. Edariez asko.
maxkáldu. (b). da aditza. Debilitarse, perder fuerza. Txanpana bein zabaldu ezkero maxkaldu eitten da.
maxkartu. (d). da aditza. "Pertsona urteekin txikitu eta gastatu. Iñaxi aspaldian maxkartuta dao." (Lar Antz)
komentario 1
mazápoi, mazapóia. (c). izena. MAZAPAN. Mazapán. Orain MAZAPAN entzuten da, baina guk txikitan MAZAPOI esaten genion.
mázeta, mázetia. (c). izena. Esku batez erabiltzen den mazoa. An gero mazetekin jo, jo ta jo, ta ardillian moruan iruteko ipini biezan. Jjp. Linua jotzekoak egurrezkoak ziren eta harria apurtzekoak burdinazkoak.
komentario 1
mázizo, mázizua. (b). adjektiboa. Material berdinez egindakoa. Macizo. Ba ate bat eitteko, kanporako bazan, mazizuakin eiñ biaziñuan, zeatik kontratxapeauak eta eztau balio, umedadia artzen dau. Martin. Gure umetan baziren errubera mazizuak zituzten bizikletak, goma hutsezko kubiertak, alegia.
mázo, mázua. (b). izena. Mazo de madera. Burdinazkoari PORRA, handi samarra bada, behintzat. Txikiari MAILU edo MAILLUKA. Baserrietan normalean egon ohi den mazo bakarra ERPIL-MAZUA da. Ik. erpíl-mázo, eskú-mazo.
mazpílddu. (b). du aditza. Aplastar, abollar, apachurrar. Alkar jo daben bi kotxiak ziero mazpildduta geratu die./ Zakuan sartu ezkero mazpilddu eitten die sagarrak.
Oso hondatuta badago: mazpildduta; hainbeste ere ez denean: maillatuta. Ik. aputxúrrau, maillatu.