Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
matráilla
matxóe, -i
matxóe, -i, matxóia. (c). izena. Refuerzo exterior, hecho de cemento o piedra, de una casa. Matxoia esate jako, len esan dotena, egur batekin baldin bada puntalau, eta matxoia da kuiñan itten dan pareta bat, berai, zapatia... Zimentua ondo artu ta ormia itte jako berai. Orduan da matxoia. Zapatia be esaten jako. Don. komentario 1 Sin. zapata.
mátxorra. 1. mátxorra, mátxorria. (d). izena. Umerik egiten ez duen aberea, behia, batik bat.   Machorra. Hembra estéril, aplicado sobre todo a las vacas. Biae edarra dok baiña etxakixat matxorria eztoskun urten biar./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don. Emakumeez ere esaten omen da. Ik. matxórratu. 2. mátxorra, mátxorria. (d). adjektiboa. Gizon itxurako emakumea.   Mujer con aspecto masculino. (Iraingarria). Aiztak izenarren, bata señorita utsa ta bestia berriz matxorria.
matxórratu. (d). da aditza. Matxorra bihurtu.   Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente). Beti umeske dagon moduan eta umeik ez. Beste bei batzui saltoka ibiltzen dienian, matxorratuta. Klem./ Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don. Emakumeaz ere bai. Azen: mátxorratu ere bai. Adibidean ikusten denez, beste behi batzuei saltoka hasten dira matxorratuta daudenean. Ik. ekáiztu.
maul, maula. adjektiboa. "Batez ere pertsona nagia, erraz bizi dena, ekimenik ez duena. Sin. aul, astaputz." (Lar Antz). komentario 1 Sin. ául.
máun, máuna. (d). izena. MAÓI, MAÓIA. Tela de mahón. Mauna izan da Bergako telia. Sin. ankiñ. maunézko, maunezkúa. (b). izenlaguna. De mahón. Maunezko prakan modukoik eztago lanerako./ Zein alkondara, maunezkua ala tergalezkua?
maupiri, maupirixa. adjektiboa. (Antzuola) "Aurpegia puztuta izatea. Gizen normala ez denean, botikengatik-edo gizendutakoa, normalean. Ori da maupirixa daukazuna begittan! (Begixak puztuta izatea)./ Aurpegi maupirixa daukazu." (Lar Antz)
maupirittu. aditza. (Antzuola) "Maupiri egin. Orrek begi ondua maupirittuta dauka." (Lar Antz).