Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
martinetero
mastíkau
mastíkau. (a). du aditza. Masticar.
© Jaione Isazelaia
mástra, mástria. (b). izena. Landareen orritza, barazkiena, batik bat.   Follaje de las plantas, sobre todo hablando de hortalizas. Patatak aurten mastra aundixa dauke./ Tomatiak, mastra txikixa euki arren ale ona euki leike. MASTRIA KENDU edo ETARA egin behar izaten da patata atera aurretik.
mastríkau. (d). aditza. Arropa garbitzerakoan, igurtzi jaboia emanda gero, zikina ateratzeko.   Frotar la ropa para limpiarla. Erropia jaboia emundakuan mastrikau eitten dok, kuellua zikiña dagonian da, zikiña etaratzeko. Klem. komentario 1
masústa.
© Jaione Isazelaia
1. masusta, masustía. (a). izena. Mora, zarzamora. Eskolatik masustak batuaz etortze giñan. Ik. arantza. mutikotan berde, mutilletan gorri, eta gizonetan baltz. Masustaren igarkizuna. (Izag Oñ)
2. masusta, masustia. (c). aditza. "Mujer dispuesta a tomarse cualquier libertad." (Izag Oñ).
matákabras áize, matákabras aizía. (d). izena. Hala deitzen dio zenbaitek, Elosuko Bentosteko Joxek, adibidez, haize hotzenari, izotz-beltza dakarrenari. komentario 1 matakabras baiño okerraua. (c). esapidea. Oso okerra, bihurria. Zuen mutiko ori matakabras baiño okerraua dok.
matarrása eiñ. (c). esapidea. Baso bateko zuhaitz guztiak bota. Matarrasa ein giñuan Egixan./ Matarrasan, ba danak saillian botatzia. Cand. komentario 1 Ik. entrésaka.
matáza. komentario 1 1. mataza, matazía. (c). izena. Madeja, tanto de hilo como de lana. Lekukoak linu-arizko matazei buruz hitz egiten digu: Gero arilla eiñ. Arilletik eitten zan matazia. Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. Amen estanbriak-eta egoten die ba, matazak, alakotxia. Gero mataza arek egosi eitte zien uretan, sutako autsa botata, zuritzeko. Arek zurittu ein biar zuan gero. Da denporalian ur mordua bota da egosi —galdara aundixak e bazien, kobrezkuak ero—, artaikotxetan egosi, jo, berriz kanpuan bota lurrian, euki an zuritzen —artian e illunegi igual—, berriz ipiñi, egosi, da gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp. Mataza-festa. (Alustiza, Legazpia). Legazpiko kanpoaldetik Ostegun Santuz egiten zen prozesioa aprobetxatzen zuten baserriko emakumeek beren matazak garbitu eta sikatzen jartzeko, prozesioan zihoazenek ikus eta mirets zitzaten. Hortik omen dator izena. 2. mataza, matazía. (c). izena. EDUR-MATAZA . Edur maluta.   Copo de nieve. Mataza galantak zien goizian. Sin. maluta.