Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
márkes
Martin Abade
Martin Abade. izen propioa. Ik. Juaníko Txístu.
martíngala, martíngalia. (c). izena. OTAN. Artimaña, treta, martingala. Soldauxka ona pasau dau, ango martingalak ondo ikasitta zeuan da./ Eztakigu ze martingala dabillen gobiernuak OTANen kontuan.
martintxóri, martintxoríxa. (d). izena. Martín pescador. Klem. Ik. markiñóta.
martiñ etorri. esapidea. "Loa etorri. Lo hartzen ari zen edo logureak zegoen umeari esaten zitzaion. An, Martiñ badator./ Martiñ badator, da obera." (Lar Antz).
martiri. Ik. santo-martiri s.v. santu.
martítzen, martítzena. (b). izena. Asteartea.   Martes. Ume askok jada ez darabil. Astearte entzuten da gero eta gehiago komentario 1
martizozo, martizozúa. (c). izena. Martxoan, zozoen lehenengo umealdian, jaiotako zozoa. Izatez, besteak bezalakoa.
martópill, martopílla. (d). izena. MARTOGI. Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez.   Banquete o merienda que se hacía en honor a la recien parida y en el que participaban las mujeres de la vecindad. Ama martopillera joan da Urrupaiñera./ Joan dan ogetamar urtian ezta martopillik eitten. Etim: parto+opill ote? Sin. andra-ikuste egun, bátaio.
martxa. 1. mártxa, mártxia. (b). izena. Irteera, ostera. Norako martxia daukazue ba gaur? 2. mártxa, mártxia. (b). izena. Marcha, trabajo. Etxeko martxa guztia berak eruaten dau. martxa txarrían. (c). esapidea. Gaizki, modu txarrean. Martxa txarrian ikusten da mutil ori aspaldixan. martxia artu. (b). esapidea. Eskua hartu. Lanai martxia artu arte gorrixak ikusi nittuan. 3. martxa eiñ. (c). da aditza. Alde egin. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik! Leintz aldera gehiago.