Hiztegia
martillo-pil(l)ói, martillo-pil(l)oia. izena. Burdina lantzeko mailu erraldoia, uraren edota argindarrarren bitartez mekanikoki mugitzen dena. Martillo pilón.
martíngala, martíngalia. (c). izena. OTAN. Artimaña, treta, martingala. Soldauxka ona pasau dau, ango martingalak ondo ikasitta zeuan da./ Eztakigu ze martingala dabillen gobiernuak OTANen kontuan.
martiñ etorri. esapidea. "Loa etorri. Lo hartzen ari zen edo logureak zegoen umeari esaten zitzaion. An, Martiñ badator./ Martiñ badator, da obera." (Lar Antz).
martítzen, martítzena. (b). izena. Asteartea. Martes. Ume askok jada ez darabil. Astearte entzuten da gero eta gehiago
komentario 1
martizozo, martizozúa. (c). izena. Martxoan, zozoen lehenengo umealdian, jaiotako zozoa. Izatez, besteak bezalakoa.
martópill, martopílla. (d). izena. MARTOGI. Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Banquete o merienda que se hacía en honor a la recien parida y en el que participaban las mujeres de la vecindad. Ama martopillera joan da Urrupaiñera./ Joan dan ogetamar urtian ezta martopillik eitten. Etim: parto+opill ote? Sin. andra-ikuste egun, bátaio.