Hiztegia
marmarreta, marmarretia. izena. "Jardun arina eta etengabekoa. Arek eruan dau marmarretia." (Lar Antz). komentario 1 Ik. mormóxeta.
mármintt, marmíntta. (b). izena. MARMITT, MARMINTTA, MARMITTA. Marmita. Astua ipursaltoka asi zan da marmintt guztiak lurrera. MARMITT ere entzun daiteke eta baita /a/ organikoz ere: MARMINTTA, -ía, MARMITTA, -ía. Sin. kantina (Eib.).
marmittáko, marmittakúa. (b). izena. MARMINTTÁKO. Atun, patata eta abarrez egindako lapikokoa. Guazen Ondarruara marmittakua jatera.
márrajo. 1. márrajo, márrajua. (d). adjektiboa. Azeria, maltzur samarra. Arekin etzaittez fixau, marrajo samarra da eta.
komentario 1 2. marrajo, marrajua. izena. (Oñati) Aihotza. Ik. aizótz.
marra-márra jan. (b). esapidea. Zarata eginez jan; ohizkoak ez diren gauzak jatean esan ohi da. Comer produciendo ruido; dícese, sobre todo, cuando se comen cosas que no son normales. Mutikuak marra-marra jaten zittuan sagar berdiak. Gaztaina gordinak, ogi sikua eta horrelakoak. Ik. karra-kárra jan.
marráskal, marraskála. (d). adjektiboa. Esmirriado, -a, flaco, -a. Ondo marraskala dago andra koittaua.