Hiztegia
marátilla. MAATILLA. 1. marátilla, marátillia. (c). izena. Egurrezko pieza birakorra, atea edo leihoa ixteko sistema. Tarabilla. Basarriko atia oinddio be maratilliakin ixten da. Pertsona autubatzeile baten ezizena zen Osintxun. “Maratillia” esate otxen gaitzizena; atxua ipoinjakitzaillia. Pasatzen zan danai be preguntia, nun izen zan... Hil.
ateik aiña maratilla euki. (c). esapidea. Denerako erantzuna, soluzioa euki, tranpa guztiak jakin. 2. marátilla, marátillia. (d). izena. "Péndulo de madera que hacen girar las hilanderas para retorcer el lino." (Azkue). Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia, lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. JJp.
3. maratilla, maratillia. izena. (Eibar) Destornillador.
máratz, marátza. (d). adjektiboa. Perkatxa, fina, langilea. Neska maratza da gero zuen Eukene. Emakumeez bereziki.
márdo. 1. mardo, mardúa. (c). adjektiboa. Mardula. Lozano, -a, robusto, -a. Aurten azak eztare mardo-marduak./ Oiñ azurra ta azala besteik ezta, baiña gaztetan mardo askua zan. Ik. malutz. atzera mardo egin. esapidea. "Tabernetan eta, ordaintzeko orduan atzean geratu." (Zuaz Deb). 2. mardo, mardua. "Eskuzabala." (Lar Antz).
mardótu. (c). da aditza. Marduldu. Volverse lozano, robusto. Pentsua naikua darabill da asko mardotu da txala.
mardul. Sin. mardul. 2. mardul, mardula. adjektiboa. (Antzuola) Eskuzabala. Aura esku mardulekua da. (Lar Antz).
mardura, marduria. (c). izena. Jantzi baten betegarria.
marduría émon. (d). esapidea. Soineko bati betegarri bat sartu buelo handiagoa emateko. Klem.
mari-. (b). aurrizkia. Prefijo de apodos con que se llama ocasionalmente a la mujer, de matiz despectivo o reprobatorio.
Ik. hurrengoak. Adierazkorrak dira eta mugagabean erabiltzen dira, batik bat.
Maríaren alába, Maríaren alábak. (c). izen propioa. Neska gazteen kofradia, gerra ondorengo urteetan oso indartsua. Hijas de Maria. Abadiak Mariaren alabak esate zoskun baiña gu Hijas de Maria giñan./ Bezperen ostian eukitze giñuan Hijas de Marian juntia. Ik. Lúistar.
marí-bándera, marí-bánderia. (c). Emakume "lizun" samarra, freska samarra. Mujer algo "desvergonzada". Mari-bandera, ba freska samarra danian ero. Klem./ Gaztetan mari-bandera majua izandakua da.
marijuana, marijuania. (a). (lagunartekoa.) Marihuana belarra. Hiru landaratik kriston poltsakada marijuania etara jon Mikelek. (TSE Berb).
marí lóra, marí lória. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Apaingarri gisa landatzen den lore honek pitxilore nagusiaren antz handia du eta ugari egiten da. Kolore askotakoa izan daiteke eta hazi marroi beltzizka du. Berez hazitakoa denean apur bat txikiagoa eta baldarragoa izaten da.
komentario 1
marí-máistra, marí-máistria. (c). adjektiboa. Marimaestra, marimandona. Marimaistra edarra eindda ago i. komentario 1
marí-mándona, marí-mándonia. (b). Agintzea gustatzen zaion emakumea, neskatila batik bat. Marimandona. Ni enoia jolastera mari-mandona orrekin.
mari-mantus. (a). "Arropa asko jantzita ibiltzen dena. Mari-mantus bezela joango naiz (arropa askorekin)." (Lar Antz)
marí-mátraka, marí-mátrakia. (c). adjektiboa. Sorgina, bihurria. Revoltosa. Guria ta zuena, bixak pe mari-matraka majuak.