Hiztegia
marí-bándera, marí-bánderia. (c). Emakume "lizun" samarra, freska samarra. Mujer algo "desvergonzada". Mari-bandera, ba freska samarra danian ero. Klem./ Gaztetan mari-bandera majua izandakua da.
marijuana, marijuania. (a). (lagunartekoa.) Marihuana belarra. Hiru landaratik kriston poltsakada marijuania etara jon Mikelek. (TSE Berb).
marí lóra, marí lória. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Apaingarri gisa landatzen den lore honek pitxilore nagusiaren antz handia du eta ugari egiten da. Kolore askotakoa izan daiteke eta hazi marroi beltzizka du. Berez hazitakoa denean apur bat txikiagoa eta baldarragoa izaten da.
komentario 1
marí-máistra, marí-máistria. (c). adjektiboa. Marimaestra, marimandona. Marimaistra edarra eindda ago i. komentario 1
marí-mándona, marí-mándonia. (b). Agintzea gustatzen zaion emakumea, neskatila batik bat. Marimandona. Ni enoia jolastera mari-mandona orrekin.