Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
maniféstau
mántxu
© Gorka Ortega
mántxu, mantxúa. (c). adjektiboa. Manco, -a. Mantxua zan San Antonioko gasolinerua. Sin. esku-mantxu. Sin. besómotz.
© Jaione Isazelaia
mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. . MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila.   Manzanilla. Infusioan hartzen den landare ezaguna.
maoi. Ik. máun.
mara-mára. (c). adberbioa. Elurra edo euria ederki eta ugari.   Se dice cuando nieva o llueve intensamente pero con placidez. Atzo oberuzkuan edurra mara-mara zan./ An, ikusi, eurixa mara-mara. mara-mara negarrez. esapidea. Negar betean. Gizato aundixa izan arren, mara-mara negarrez egon zan. (AAG Eibes). Ik. blasta-blasta.
marátilla. MAATILLA.
© Jaione Isazelaia
1. marátilla, marátillia. (c). izena. Egurrezko pieza birakorra, atea edo leihoa ixteko sistema.   Tarabilla. Basarriko atia oinddio be maratilliakin ixten da. Pertsona autubatzeile baten ezizena zen Osintxun. “Maratillia” esate otxen gaitzizena; atxua ipoinjakitzaillia. Pasatzen zan danai be preguntia, nun izen zan... Hil. ateik aiña maratilla euki. (c). esapidea. Denerako erantzuna, soluzioa euki, tranpa guztiak jakin.
2. marátilla, marátillia. (d). izena. "Péndulo de madera que hacen girar las hilanderas para retorcer el lino." (Azkue). Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia, lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. JJp. 3. maratilla, maratillia. izena. (Eibar) Destornillador.