Hiztegia
mantxarráda, mantxarradía. (d). izena. MANTXAR, MONTXOR. Obraren baten edo auzo-lanen baten ondorengo bazkari edo afari berezia. Comida o cena especial después de terminar un trabajo vecinal o una obra. San Martzialen itte zuan mantxarradia; bakaillau-jana. Argittako asko batze zuan San Martzialen, eta lanak pe egin biar izate jittuen auzokuak, erretillak-eta, gauzak-eta, arregluak anguak, eta gero itte juen mantxarradia. Bakaillau-jana, garrafoi ardaua eruan da. Klem.
mántxu, mantxúa. (c). adjektiboa. Manco, -a. Mantxua zan San Antonioko gasolinerua. Sin. esku-mantxu. Sin. besómotz.
mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. . MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila. Manzanilla. Infusioan hartzen den landare ezaguna.
mara-mára. (c). adberbioa. Elurra edo euria ederki eta ugari. Se dice cuando nieva o llueve intensamente pero con placidez. Atzo oberuzkuan edurra mara-mara zan./ An, ikusi, eurixa mara-mara.
mara-mara negarrez. esapidea. Negar betean. Gizato aundixa izan arren, mara-mara negarrez egon zan. (AAG Eibes). Ik. blasta-blasta.