Hiztegia
manga motzian. (b). esapidea. MANGUTSIK. Manga motzean. Ebateko moduko otza eguan eta an agertu zan mangutsik, txistua joten. (AAG Eibes).
mangáda, mangadía. (d). izena. Abelgorri edo zaldien eskorta handia. Redil de vacuno o caballar. Ganau-taldiak dauzkenak pa mangadia esate otxek, ganaua dominatzeko, manejatzeko, mangadak. Don.
Ez dut beste inoiz entzun. komentario 1
mangá-mútur, mangá-múturra. (c). izena. El orillo de la manga. Manga-muturrak koipetuta dauzkazu.
Azen.: manga-mútur, manga-mutúrra ere bai.
mangáu. MANKAU. 1. mangáu. (c). da aditza. Leher egin. Agotarse, hacerse polvo. Fubolian ibilitta ziero mangauta aillegau zan etxera./ Ordurarte ondo, baiña Elgetan gora mangau nitzan.
MANGAUTA, gehienbat. mangáuta. adberbioa. Leher eginda. Ik. étenda, ukatu. 2. mangáu. (d). du aditza. MANKAU. Jipoitu, tratu txarra eman norbaiti. Maltratar, golpear a alguien. Ze deretxo daukazu ola gure umia mankatzeko./ Egon trankil, eztot mankauko ta. Ia galdua erabilera honetan. Ik. matrákau. 3. mangáu, mangáua. (c). izena. Cansancio, agotamiento a causa de un gran esfuerzo. Nik artu dot mangaua trastiak azkenengo pisura jasotzen.