Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
makotu
málkar
málkar, malkárra. (d). izena. Aldapa zakarreko lekua.   Pendiente escabrosa. /"Malkar bat: una cuesta no lisa, sino con altibajos, con saltos y maleza." (Izag Oñ).
málo. 1. málo, málua. (c). "Cualquier insecto dañino de las plantas: escarabajo de la patata, etc." (Izag Oñ) 2. malo. (c). adjektiboa. Txarra. Adinekoek inoiz esaten dute baldintza zentzuko esaldien bukaeran, sententzia moduan: hau edo bestea gertatzen bada,  "malo". Arek astegunian etxetik afalduta ta eskuan purua dabela urtetzen badau, malo./ Gure jefia antiaju beltzekin datorren egunian, malo. Ik. mútxo.
malúskau. (d). da-du aditza. Muskildu, lardaskatu. Magullar(se), estropear(se). Umiak oillaskua jan ez, baiña dana maluskauta laga, bai./ Txakurrak sagar guztiak maluskau dittu. Perretxikuak, adibidez, plastikoan nola-hala ekartzen badira, maluskauta geratzen dira. Ik. mazpílddu, muskílddu.
malúta. 1. maluta, malutía. (b). izena. Artaburuaren estalkia.   Envoltorio de la mazorca. Malutazko koltxoiak zien len. Sin. artamaluta. 2. maluta, malutía. (b). izena. Copo de nieve. Txapelan lakotxe malutak jausten zien. Sin. edur-malúta, mataza. 3. maluta, malutia. (d). izena. Kardatutako artile multzoa.   Copo de lana. Kardau ta malutak eiñ, bolia. Kardiakin kardatzen zana atzera bueltau eskuakin kurioso-kurioso, malutak esate jakuen ari, ta gero maluta aretatik juaten zan makiñiai emoten poliki-poliki. Pedro. komentario 1 malutia izpittu. "Desenredar, deshacer el copo de lana, hilándolo. Malutia be izpittu ein biar izaten da. Txabillia eta goru-ardatzak erabiltzen hari-malutia askatu, izpittu... eta harixa eiñ." (SB Eibetno).