Hiztegia
máleta. 1. máleta, máletia. (a). izena. Maleta. 2. máleta, máletia. (d). izena. Haurdunaldia. Zela zan ori? Izena, ikuste ebana (Ezkioko amabirjina). Gero beintzet e maletiakin agertu zan Bilbon. Jesus barrixoi a izengo zan. Fran. (AA BergEus, 346. o.).
3. máleta, máletia. (c). izena. Jokalari txarra, kirolean, adibidez; brometan eta familia giroan, batik bat; apelatibo gisa, sarri. Maleta. Bittorren kontra partidua galdu? Maleta! Makaloi, alakuoi./ Neuk pe irabaziko neukek olako maleta baten kontra. Gaztelerazko "malo"tik, ziurrenik.
málkar, malkárra. (d). izena. Aldapa zakarreko lekua. Pendiente escabrosa. /"Malkar bat: una cuesta no lisa, sino con altibajos, con saltos y maleza." (Izag Oñ).
málo. 1. málo, málua. (c). "Cualquier insecto dañino de las plantas: escarabajo de la patata, etc." (Izag Oñ)
2. malo. (c). adjektiboa. Txarra. Adinekoek inoiz esaten dute baldintza zentzuko esaldien bukaeran, sententzia moduan: hau edo bestea gertatzen bada, "malo". Arek astegunian etxetik afalduta ta eskuan purua dabela urtetzen badau, malo./ Gure jefia antiaju beltzekin datorren egunian, malo.
Ik. mútxo.