Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
©
©
malatx, malátxa. (d). izena. Gaztaigintzan esnea irabiatzeko erabiltzen den makilatxo belarriduna. komentario 1 Sin. zákill.
© Jaione Isazelaia
málba, malbía. (c). izena. . MALMA. Malva sylvestris. Malva. Bi malba klase daude, loraduna (gehien hazten dena) eta loragabea. Sendagintzan erabilia, enplasto moduan zein infusioan hartuta.
malbábisko, malbábiskua. (c). izena. . Althaea officinalis. Malvavisco. Luze-luze hazten den landare iletsu honek lore malba batzuk izaten ditu, eta gehienetan ur ertzetan sortzen da. Bere zuztarra katarrua biguntzeko erabiltzen da, egosi eta ura ezti apur batez hartuta.
malda, maldía. (d). "Cuesta muy grande, intransitable. Si se cae por ella, no se para hasta pasarla toda." (Izag Oñ)
maldizíño, maldiziñúa. (c). izena. MALDEZIÑO . Biraoa.   Taco, juramento. Karreteruak diñuenez irixak eztabe aurrera itten maldiziño batzuk bota barik./ Erderaz e, maldeziñon bat entzuten bagiñuan. Erderaik etzan gerra aurretik emen. Don. (AA BergEus, 343 o.). MALDEZI Sin. jurámentu. maldizíñoka. (c). adberbioa. Maldizioak botatzen. Maillukiakin atzaparra jo zebanian baztarra guztiak erre zittuan maldiziñoka. Esaldi hau oso entzuna da: maldiziñoka «baztarra» (sic) guztiak erre.
máleta. 1. máleta, máletia. (a). izena. Maleta. 2. máleta, máletia. (d). izena. Haurdunaldia. Zela zan ori? Izena, ikuste ebana (Ezkioko amabirjina). Gero beintzet e maletiakin agertu zan Bilbon. Jesus barrixoi a izengo zan. Fran. (AA BergEus, 346. o.). 3. máleta, máletia. (c). izena. Jokalari txarra, kirolean, adibidez; brometan eta familia giroan, batik bat; apelatibo gisa, sarri.   Maleta. Bittorren kontra partidua galdu? Maleta! Makaloi, alakuoi./ Neuk pe irabaziko neukek olako maleta baten kontra. Gaztelerazko "malo"tik, ziurrenik.