Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
malátu, malátua. (c). "Canal depósito de molino." (Izag Oñ). Bergaran bada Málatu izeneko baserri bat, errota izandakoa.
©
©
malatx, malátxa. (d). izena. Gaztaigintzan esnea irabiatzeko erabiltzen den makilatxo belarriduna. komentario 1 Sin. zákill.
© Jaione Isazelaia
málba, malbía. (c). izena. . MALMA. Malva sylvestris. Malva. Bi malba klase daude, loraduna (gehien hazten dena) eta loragabea. Sendagintzan erabilia, enplasto moduan zein infusioan hartuta.
malbábisko, malbábiskua. (c). izena. . Althaea officinalis. Malvavisco. Luze-luze hazten den landare iletsu honek lore malba batzuk izaten ditu, eta gehienetan ur ertzetan sortzen da. Bere zuztarra katarrua biguntzeko erabiltzen da, egosi eta ura ezti apur batez hartuta.
malda, maldía. (d). "Cuesta muy grande, intransitable. Si se cae por ella, no se para hasta pasarla toda." (Izag Oñ)
maldizíño, maldiziñúa. (c). izena. MALDEZIÑO . Biraoa.   Taco, juramento. Karreteruak diñuenez irixak eztabe aurrera itten maldiziño batzuk bota barik./ Erderaz e, maldeziñon bat entzuten bagiñuan. Erderaik etzan gerra aurretik emen. Don. (AA BergEus, 343 o.). MALDEZI Sin. jurámentu. maldizíñoka. (c). adberbioa. Maldizioak botatzen. Maillukiakin atzaparra jo zebanian baztarra guztiak erre zittuan maldiziñoka. Esaldi hau oso entzuna da: maldiziñoka «baztarra» (sic) guztiak erre.