Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mádura
máior
máior, maiórra. (d). izena. Nagusia, edade nagusira eldutakoa.   Mayor de edad. Erremeixia e. guk, aremaittakuan geratzen zanian, guk etxera etorri biar izeten giñuan, baiña gizakume ta kanpotik etorte zien mutill da, ia maiorrak, jokuan. Hil./ Edade maiorrera aillegautako seme-alabak dauzka. Adinekoei entzuten zaie inoiz.
maiórazko, -a. 1. maiórazko, maiórazkua, -ia. (b). izena. Mayorazgo, heredero, -a en un caserío. Sasoi baten basarriko maiorazko izatia kategorixa aundixa zuan./ Semeik etzan basarrixan alaba nausixa maiorazkia. 2. maiórazko, maiórazko, -ia. (c). izena. Etxearen jabe (eta ez errentero) den baserriko seme edo alaba nagusia. Beittiko maiorazkua eta Idarrañeko maiorazkua sasoi baten emen inguruko maiorazko bakarrak.
maiórazko-étxe, maiórazko-etxía. (d). izena. Bere buruaren jabe zen baserria, errentero-etxea ez zena.   Mayorazgo. Idarra izango zan sasoi baten Uberako maiorazko-etxe bakarrenetaikua. Ik. errentéro.
maiordómo, maiordomúa. (c). izena. Eliza edo ermitako diru kontuak eramaten dituena. Txandakako kargua normalean.   Mayordomo. Datorren urtian tokatzen jaku maiordomo. Lehenago, aberats-etxeko administrazailea ere bai. Idarraiñekua ei zuan Monzonen maiordomua.
máistra, -o, máistria, -ua. (a). izena. Maestra, -o. Gero ta maistro euskaldun geixao dago./ San Juango maistrian semiakin etorri naiz. Sin. máixu. Ik. marí-máistra. maistra txiki, maistra txikixa. izena. (Antzuola) "Ume txikiei eskola ematen zien irakaslea. Patri maistra txikixa zan." (Lar Antz). máistro-máistra, máistro-máistrak. (c). izena. Maistroa eta maistra. Len Uberan maistro-maistrak egoten zien.
máistrona, miástronia. (c). adjektiboa. Maestrona, mandona. Ondo ezautzen jonat eta maistrona majua don aura. Aindduko jon dabillen lekuan.
maittásun, maittasúna. (b). izena. Amor. Ezotsan maittasun aundirik abadiai./ Maittasuna gora ta maittasuna bera, baiña azkenian dirudunakin ezkondu. Ez da oso erabilia; maittasun gutxi zotsan lanai, eta horrelakoetan, gehienbat.