Hiztegia
máiña, máiñak. (b). izena. Ume negarra; gezurretakoa denean, batik bat. Llanto infantil, sobre todo cuando es fingido. Txikixak maiña baten pasau dau goiz guztia./ Gaur maiñak dauzka Anek./ Hodei, ez eiñ maiñaik. Pluralean, batik bat.
maiñóntzi, maiñóntzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Maina asko duen haurra. Mañoso, -a, llorón, -a. Baiña, baiña Sin. maiñoso.
maiñóso, -a. adjektiboa. 1. maiñoso, maiñosúa. (b). adjektiboa. Mañoso, -a, llorón, -a. Maiñoso negargarri bat eindda dago zuen mutikua.
Ik. maiñóntzi. 2. maiñoso, maiñosúa, -ía. (c). adjektiboa. Esku onekoa, eskutsua. Habilidoso, -a, manitas. Mozkorra ta nai dan dana izangok, baiña oso maiñosua dok aura lanian. Sin. esku onéko, eskutsu.
máior, maiórra. (d). izena. Nagusia, edade nagusira eldutakoa. Mayor de edad. Erremeixia e. guk, aremaittakuan geratzen zanian, guk etxera etorri biar izeten giñuan, baiña gizakume ta kanpotik etorte zien mutill da, ia maiorrak, jokuan. Hil./ Edade maiorrera aillegautako seme-alabak dauzka. Adinekoei entzuten zaie inoiz.
maiórazko, -a. 1. maiórazko, maiórazkua, -ia. (b). izena. Mayorazgo, heredero, -a en un caserío. Sasoi baten basarriko maiorazko izatia kategorixa aundixa zuan./ Semeik etzan basarrixan alaba nausixa maiorazkia.
2. maiórazko, maiórazko, -ia. (c). izena. Etxearen jabe (eta ez errentero) den baserriko seme edo alaba nagusia. Beittiko maiorazkua eta Idarrañeko maiorazkua sasoi baten emen inguruko maiorazko bakarrak.
maiórazko-étxe, maiórazko-etxía. (d). izena. Bere buruaren jabe zen baserria, errentero-etxea ez zena. Mayorazgo. Idarra izango zan sasoi baten Uberako maiorazko-etxe bakarrenetaikua. Ik. errentéro.