Hiztegia
maillátu. 1. maillatu. (b). da-du aditza. Abollar(se), magullar(se). Atzo ekarrittako kotxia gaur maillatu dau./ Sagarrak agiakin eretxi ezkero maillatu eitten die.
Ik. aputxúrrau, mazpílddu. 2. maillatu, maillatúa. (b). izena. Abolladura. Maillatua daukan frutiak eztauka estimaziñoik.
máillu, máillua. (b). izena. Esku-mailuka handia. Martillo grande de mano. Sega-mailluakin pikatzen da segia. Gure etxean sega pikatzekoaz esaten da. komentario 1 Ik. maillúka.
maillúkari, maillukaríxa. (c). izena. MAILLUKETARI. Mailukaz lan egiten duen behargina. Martilleador. Errementarixan laguntzaillia izete zan maillukari eitten zebana. Martinetero ere esan izan omen da. MAILL komentario 1
máilluki, máillukixa. (a). izena. . MAILLUBI, MAILLABI (EIB.). Fragaria vesca. Marrubia. Fresa Landatuak edo muga baztarretan-eta berez etortzen direnak. Azen.: maillúki ere bai.
máilluki bédar, máilluki bedárra. (d). izena. . Potentilla sterilis. Fresa estéril. Lurrean asko zabaltzen den belar narrasa. Mailuki landarearen antz handia du. Azen.: maillúki bédar ere bai.
máiña, máiñak. (b). izena. Ume negarra; gezurretakoa denean, batik bat. Llanto infantil, sobre todo cuando es fingido. Txikixak maiña baten pasau dau goiz guztia./ Gaur maiñak dauzka Anek./ Hodei, ez eiñ maiñaik. Pluralean, batik bat.