Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
luzero
Mádrill
Mádrill. (a). toponimoa. MADRID. Madrid. Madrillera joan da soldau. Madrilldik edo Madrilletik, Madrilgo, etab. «Madrid» entzuten da gero eta gehiago.
mádrina, mádrinia. (b). Madrina de boda. Ik. pádrino.
mádura, máduria. (c). izena. Ibaiaren edo errekaren ondoko lautada, ortu-lur ona.   Vega, terreno llano contiguo al rio, apropiado para huerta. Piparra artzeko maduria onena. Madura tokizena Agorrosin, Zapatarikua eta San Lorentzo aldeko ibar zabalari ematen zaio. Kontatzen dute behin bergarar batek Elosu aldean ibili ondoren herrira itzuli zenean, zelebre samar ibilita dirudienez, sasi artean pasatu ezinda-eta (ez dakigu zahatoarekin joan zen ala zer), zera esaten zuela madura goraipatuz: Maduria madura, joete Italia!
ma emon, ma eiñ. Ik. pá émon.
mái, máixa. (a). izena. Mesa. basuan jaixo, basuan azi, etxera etorritta amantal zurixa jantzi. Mahaiaren igarkizuna. (Izag Oñ). maiko egin. (c). esapidea. Batzorde bateko (epaimahai batekoa, gehienetan) kide izan. Umiok eta maiko egiten ebenak otzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (AAG Eibes).
máietz, maiétza. (b). izena. MAIATZ. Maiatza.   Mayo. Maietzekua da zuen txikixa. Ik. astóill.