Hiztegia
lurrestáli. (d). adberbioa. Lurra estalita, sagarrez sagarpean edo satsez soroan, adibidez. Ugari, esateko modu bat. Adverbio que literalmente significa que la tierra está tapada. Se dice cuando ésta está cubierta de manzanas caídas del árbol, de estiércol, etc. Satsa lurrestali. Ero beste erozer gauza, sagarra jausitta dagonian, “lurrestali dago”. Lurra tapauta dagola esan nai dau. Klem. LURRESTALI EGON, batik bat.
lurréta, lurretía. (d). izena. Lur garraioa; aldapa-lekuetan, batik bat, barrenetik gorenera. Acarreo de tierra, normalmente en terrenos en pendiente. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka bixkarrian guenera jasotzia. Singularrean nahiz pluralean.
lurrézko, lurrezkúa. (b). izenlaguna. Buztinezkoa. Dícese, sobre todo, de la alfarería, de los cacharros de arcilla. Lurrezko ontzixan einddako berakazopak gozuauak izaten die. Hilarik izenaren atzetik ere badarabil:Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. Sin. buztiñezko (gutxiago esana). Sin. buztiñézko.
lurrézko pítxar, lurrézko pitxárra. (c). izena. Edozein buztinezko pitxar, baina bereziki uretarakoa, edo txorixoak-eta oliotan gordetzeko diren bi eskulekuduna. Cántaro, vasija de barro. Lurrezko pitxarra, beste “cántaro”, Kastilla aldian e, estilokuak, bi astakuak, koipia-ta, txorixuak-eta. Don./ Erateko ura lurrezko pitxarrian. Don. Lurrezko pitxar zein topiñ deitzen dio Don.k asta bikoari.
Ik. topiñ.
lurríkara, lurríkaria. (b). izena. Terremoto, seísmo. Oin dala urte batzuk lurrikara txiki bat sentidu zan emen.
lurrúndu. 1. lurrundu. (b). da aditza. Lurrun bihurtu. Evaporarse. Ura lurruntzen danian gatza geratzen da./ Lapikoko ur guztia lurrundu da.
2. lurrundu. (b). da aditza. Lurrunez estali. Empañarse. Sukaldeko kristalak lurrunduta dare./ Antiajuak lurruntzen jat tabernan sartzerakuan. Ik. lauso.
lurrústel, lurrustéla. (c). izena. Materia organiko ustel asko, orbela, satsa eta abar duen lurra. Ona orturako. Tierra que contiene mucho humus, estiércol, etc. Ekarrizu florerotarako lurrustel puxkat. Ik. zádor.
lurtári, lurtaríxa. (c). izena. Lurra kamioiz garraiatzen duena. Gau eta egun dabitz atzera eta aurrera lurtarixok autopistia asi zanetik.
Sin. lurtári.
lústre, lústria. (b). izena. Betún para los zapatos. Noiztik etxatsu emon lustreik zapatei? komentario 1 Sin. betun.
lúto, lútua. (b). izena. Familia arteko bat hil ondoren urtebetean edo bian eraman behar zen dolua eta jantzia. Luto. Gizona ero seme-alabaren bat il ezkero bi urtian eruan biar izate zuan lutua. LUTUA ERUAN. Ik. lúto érdi.
lúto érdi, lúto erdíxa. (c). izena. MEDIÓ-LÚTO, -UA. Senide zuzen bat hil eta handik urtebetera, bigarren urte osoan, jazten zen lutoa. Medio luto. Medio-lutua eruate zuan lenao. Zurixa ta beltza ero grisa konbinauta. Lenengo bel-beltz ibiltze zuan urtebetian da gero medio-lutua eruate zuan. Klem.
Ik. lúto.
luzagárri, luzagarríxa. (c). izena. Zerbait luzatzeko balio duena, luzagailua. Alargador. Egur au ezta aillegatzen da luzagarri bat ipiñikotsau.
luzápen, luzapéna. (c). izena. Luzaketa. Dilación, demora. Ondo pagaukoskula baiña lana luzapenik barik akabatzeko kondiziñuakin.
luzáro. (c). adberbioa. LUZÉRO, LUZÁRUAN, LUZÉRUAN. Denbora luzez. Durante largo tiempo. Luzaro nago zure zaiñ. Eibarren bizi izen zan luzero. Eli./ Luzaruan egon die argi barik.
luzátu. (b). da-du aditza. LUZÉTU. 1. luzatu. (b). da-du aditza. LUZETU. Luzetu. Alargar(se) tanto en el tiempo como en el espacio, estirar. Matrikulatzeko plazua luzatu ein ddabe./ Guazen kanpora ankak luzatzera./ Eguna luzatzen asitta dago. Biak entzuten dira, baina pertsona handi egiteari buruz LUZETU gehiago, eta denborari buruz LUZATU. Zela luzetu dan zuen mutikua.
2. luzatu. (d). da-du aditza. Erraminta baten ahoari, altzairatu ondoren, mailukarekin forma eman. Beiñ pegaitten danian ba geo aiketa aixkorian formia emun arte, aiketa luzetu arte, ta gero azkenian desteran. Jen.
lúze, luzía. (a). adjektiboa. Largo, -a (tanto en espacio como en tiempo). Egun luzia gaurkua./ Luzegixa da makilla au.
2 komentario lúze irítzitta égon. (c). esapidea. Norbaiten edo zerbaiten zain urduri edo aspertuta egon asko berandutzen delako. Etxera noia, oiñezkero ama luze iritzitta egongo da ta./ Etorri za? Luze iritzitta genden ia.
lúze izan. (c). da aditza. Medir de largo. Uberako frontoia ogei metro da luze eta bost zabal.
lúze jausi. (c). esapidea. LUZE BOTA, EGON. Pertsona bat lurrera jausi, bota, edo etzanda lurrean egon. Zuri-zuri jarri zuan eta luze jausi zuan danon aurrian./ Muturreko bat emon da luze jausi zuan./ An jeuan elizpian luze, lo-korrosa baten.
lúze joan. (c). esapidea. Denbora asko iraun. Gaurko juntia luze joango da ta ez nere zaiñ egon./ Udan basarrixan egunak luze joaten die. luzéra. (c). adberbioa. A largo tiempo.
HIESak eztau derrepente iltzen baiña luzera bai./ Oinddio ondo gabittz baiña eztakitt luzera ze pasauko dan. luzeráko. (b). adberbioa. Denbora askorako. Uste dot luzerako izango dala gaurko afaixa./ Arnasia estutzen asi jako eta ointxe ezta luzerako. lúzetara. (b). adberbioa. A lo largo, longitudinalmente. Frontoian mutikuak luzetara jokatu biarrian zabaletara jokatzen zeben./ Eztakitt erretratua luzetara ala zabaletara etara. Ant. zábaletara. luzían. (c). adberbioa. Luzeeraz. De largo. Luzian etxuat esaten, baiña zabalian Bergako frontoia beste badala... matxinkalaiña baiño luziaua. (d). esapidea. (Oñati) "Se dice de una raíz larga que no se puede sacar." (Izag Oñ).
luzéera, luzéeria. (b). izena. Largura. Mai onek luzeera aundigixa dauka onako./ Metro bete da luzeeran da erdi zabaleran.
komentario 1
luzénka, luzenkía. (c). adjektiboa. LUXÉNKA, LUZEXKA. Alargado, -a. Rugbyko baloia ezta borobilla luzenkia baiño./ Mendia baiño ostro zorrotxauakin, luxenkia, mendafiña. Don.