Hiztegia
lotsakízun, lotsakizúna. (c). izena. Lotsatzeko motiboa. Motivo de vergüenza. Familixiandako lotsakizuna da ori./ Eztotsat iñoi lotsakizunik emon nai. LOTSAKIZUNA IZAN edo EMON, batik bat. Ik. lótsari, lotsa.
lótsari, lótsarixa. (c). izena. Lotsa baino gehiago. Bochorno, vergüenza. Arek lotsari galanta Mirandako estaziñuan pasau biar, euli mordo galanta eskuetan pegauta etarata txaketa poltsikotik. Eli./ Lotsari galanta pasau erain zotsan abadiak zure amandriai erderaz etzekixelako./ Nik artu neban lotsarixa liburu lapurretan arrapau niñuenian. LOTSARIXA PASAU edo ARTU, ia beti. Ik. lotsakízun, lotsa.
lotsátu. (a). da-du aditza. Lotsa sentitu edo sentierazi. Avergonzar(se). Ez aiz i puxka bateaittik lotsatuko./ I neikua aiz inguruko guztiak lotsatzeko.
lótu. 1. lotu. (a). du aditza. Atar. Lotuizu txakurra. Ant. eskátu. Ik. dantza-lótu, katanlótu, jaraiñ, librau. 2. lotu. (d). aditza. Zerra trabatu, entrama gaizki duelako. Gero zerratzen dozu, eta etxatzu lotzen egurrik, egurrian lotu barik, samur ebaten dozu. Martin. Zerra egurrari lotuta gera ez dadin, zerra ezker-eskuma mugituz joan behar da.
3. lotu, lotúa. (c). adjektiboa. Agarrotado, torpe, sin soltura. Nik mutil ori oso lotua ikusten dot pelotarako. Ik. líbre. 4. lotu, lotúa. (c). adjektiboa. Sujeto, -a. Oso lotua da basarriko lana./ Tabernia baiño gauza lotuagoik eztago. Ogibideez ia beti.
lotúra, loturía. (c). izena. Sujeción, atadura. Sokia loturatik eskatu ta burdi-garua lurrera jausi jaku./ Lotura aundixa da egunero esniak partidu biarra.
lozírri, lozírrixa. (c). izena. (Oñati) "Gana de dormir y mal humor. O comienzo de sueño, simplemente." (Izag Oñ).
lúai, lúaixa. (d). izena. LUEBÁI, LU(B)AN. Luebakia. Trinchera, zanja grande para separar dos terrenos. Luaixak izate zittuan len alanbreik eta ezeuanian, ola zanga bat etara ta mugian moduan itten zanian ganauak ez pasatzeko. Terreno bat eta bestia separatzeko ba alanbradurian lekuan eitten zan mugia. Klem./ Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ da gero an eskeria sortzen da, zikiña. Don.
lúarri. 1. lúarri, lúarrixa. (d). izena. Lubarria, lur berria; lehenengoz labratzen den lurra, ordurarte baso edo, garosail edo, zena. Tierra roturada por primera vez. Lenao baso bat labrau, ta lenenguan aura luarrixa izeten dok. Idurixon sail galantak, basua zertu, otarixa goldatu ta. Luarrixa esaten jakuan ari. Klem./ Dana esixa zan da, luarrixa dala ta, dana. Aniz.
lúarrixa eiñ. (d). du aditza. Lur berria egin. Roturar una tierra por primera vez. Luarrixa eitten jardun da, ba luarrixa labrau. Lanbarrixa esate jako leku berrixan luarrixa eiñ danian. Lanbarrixa ein dda. Don. Sin. lanbarríxa eiñ. 2. lúarri, lúarrixa. (d). izena. Barbecho, terreno baldío. Don.
lúarrigintza, lúarrigintzia. (d). izena. Luerregintza ere esan du Don.k. Lubarria labratze lana. El trabajo de rotura de un terreno que se labra por primera vez.
Lúistar, Luístarra(k). Elizako mutil-kofradia; MARIAREN ALABA neska-kofradiarekin batera, gerra ondorengo urte elizkoietan oso indarrean egon zena gazteak eliz-girora ekartzeko. La cofradía de San Luis Gonzaga, "de Los Luises". Ik. Maríaren alába.