Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lora txíki
lotsátu
lotsátu. (a). da-du aditza. Lotsa sentitu edo sentierazi.   Avergonzar(se). Ez aiz i puxka bateaittik lotsatuko./ I neikua aiz inguruko guztiak lotsatzeko.
lótu. 1. lotu. (a). du aditza. Atar. Lotuizu txakurra. Ant. eskátu. Ik. dantza-lótu, katanlótu, jaraiñ, librau. 2. lotu. (d). aditza. Zerra trabatu, entrama gaizki duelako. Gero zerratzen dozu, eta etxatzu lotzen egurrik, egurrian lotu barik, samur ebaten dozu. Martin. Zerra egurrari lotuta gera ez dadin, zerra ezker-eskuma mugituz joan behar da. 3. lotu, lotúa. (c). adjektiboa. Agarrotado, torpe, sin soltura. Nik mutil ori oso lotua ikusten dot pelotarako. Ik. líbre. 4. lotu, lotúa. (c). adjektiboa. Sujeto, -a. Oso lotua da basarriko lana./ Tabernia baiño gauza lotuagoik eztago. Ogibideez ia beti.