Hiztegia
lotarátu. (c). aditza. Lotara joan edo eraman. Acostar(se). Gaur be, ni lotaratu orduko, irurak izango die./ Umiak lotaratu biaittut lelengo. Ik. oerátu.
lótsa. 1. lotsa, lotsía. (a). izena. Ahalgea. Vergüenza. Orrek eztaki lotsia ze dan.
lotsak emon. (c). esapidea. Lotsarazi. Abadia juan jakuan Gaztandolai lotsak emotera: enterau zala andra txarrekin ibiltzen zala eta ia ze jira zan aura.
lotsia etxostian. esapidea. Lotsa gutxi. Ik. etxóste. 2. lotsa, lotsía. (c). izena. Iparraldean "beldur" esan nahi du hitz honek, eta gurean ere ohizko zenbait esalditan zentzu horixe duela dirudi. Aunque en el léxico común no significa "miedo" como en Euskal Herria Norte, éso parece significar en algunas frases hechas. Amalau urte dauzka eta eztauka etxeko lanak eitteko lotsaik./ Zezeagak eztauka onenan lotsaik. Larogeitaka urterekin hil zen plazentziar harengatik ziotena: Es seukan ilseko losaik (erdi-txistea).