Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lókatza
lora-sórta
lora-sórta, lora-sortía. (b). izena. LORA TXORTA. Ramillete de flores. San Juanetan neskak lora-sorta dotoria eruaten dabe San Juanera bedeinkatzera.
lorátsu. 1. loratsu, loratsúa. (b). adjektiboa. Lore asko duena; landareez, batik bat.   Florido, -a. Tomatia oso loratsua dago baiña ale gutxi agiri dau. 2. loratsu, loratsúa. (c). adjektiboa. Lora asko duen ohola, marrazki dotoreak dituena. Ori bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas./ Muebliak eta eitteko orixe biozu. Ara! Au erdiko biotza da, ezta, da onek emetikan baztarrera asko be dibujo ero beta loratsuao urtetzen dau. Juantxo. Loratsuak zumarra, haritz amerikanoa eta gaztaina-makatza ei dira.
lorátu. (b). da aditza. Loreak atera landareak.   Florecer, ponerse en flor. Negu epelegixa ezta ona, ze arbolak udabarrixa baiño lenao loratzen die ta gero izotzak pasaria emoten dotse.
© Jaione Isazelaia
lora txíki, lora txikíxa. (c). izena. . Tanacetum vulgare. Tanaceto, lombriguera. Urrabotoiaren antzekoa, baina txikiagoa. Informante batentzat pitxi lora da, margarita, alegia. Ik. pitxí lora, urrabotóe, -i.
lórito. 1. lórito, lóritua. (b). izena. Loro, lorito. 2. lórito, lóritua. (b). adjektiboa. Asko hitz egiten duen umea. Lorito bat eindda dago zuen Ane.