Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
limósna
lirdika
lirdika, lirdikia. izena. "Euria egiten duenean-eta basobideetan egoten den lokatza. Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da./ Gure etxe aurrian ardixak iñ ddabe lirdikia." (Lar Antz)
líso. 1. líso, lísua. (b). adjektiboa. Arropez aritzerakoan, kolore bakarrekoa edo puntu klase bakarrekoa. 2. líso, lísua. (b). adjektiboa. Ileaz eta abar aritzerakoan, kizkurrik gabea. Ille lisua dauka./ Eskabola batzuk kixkurrak die ta beste batzuk lisuak. 3. líso, lísua. (b). adjektiboa. Leuna. Liso-liso laga dau pareta./ Lisogixa dago porlanezko kamiñua.
lisotu. (c). du aditza. LISO LAGA. Leundu, berdindu. Lisotu egin bia da eskuleku au lijia artuta./ Llaniau baiño rasiau geixao esaten da; liso laga. Don.
listari, listarixa. (Antzuola) "Haria baino sendoagoa eta askoz gogorragoa eta soka baino mehexeagoa den lokarria. Zaku patatia lotzeko listari biarrian nao." (Lar Antz). komentario 1
listero, listerue. (d). izena. (Leintz) Fabrikan lista pasatzen zuena. Hemengo errotie kendu auenien, Patxi