Hiztegia
linbo. 1. línbo, línbua. (c). izena. Bataiatu gabeak hildakoan joaten omen ziren lekua. Limbo.
2. linbo, linbue. (Leintz) Haur bataiatu gabeak lurperatzen ziren lekua, "kapillako itxugiñan azpixan." (Aran Gatz).
línea, línea. (c). izena. Linea de alta tensión. Gure sobixkarretik pasatzen da linea./ Lineak piñui-sailla arrapau dosku. Linea, mugagabean nahiz mugatuan, adinekoek. Líneia ere entzun daiteke gazteen artean, mugatuan.
linparkeixa, linparkeixia. izena. (Antzuola) "Hondarrak, batez ere jan hondarrak. Egunero linparkeixak geatu biar./ Freskeria linparkeixaz beteta dao." (Lar Antz).
linpíau. 1. linpíau. (c). dio aditza. (lagunartekoa.) Jokoan edo lehiaketan norbaiti irabazi. Ganar a alguien en un juego o competición. Milla duro linpiau najotsan kartetan./ Oriok errez linpiauko jotsak Kaikuri. Sin. txapíau. 2. linpíau. (c). du-dio aditza. Ohostu. Robar. Kotxetik kaseta linpiau jostek.
Sin. txapíau. Ik. línpio.
línpio. 1. línpio. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Hilda. Muerto, seco. Arbolatik jausi tta linpio geratu zuan./ Olakuai bi tiro ta linpio. Ik. garbi geratu, seko geldittu. 2. línpio. (c). adberbioa. Ezer barik, hutsik. Lapurretaz aritzerakoan. Lapurrak etxia linpio laga zotsen.
liñapótzu, liñapotzúa. (d). izena. Linoa beratzen eukitzen zen putzua. Pozo en que se remojaba el lino. Aldeko etxaburuan zan liñapotzua./ Artzalen an beeko albergian gaiñekaldian, antxe zan liñapotzua. JJp.
LI Ik. osíñ.
liñasoro, liñasorua. (d). izena. Linua ereindako soroa. Sembradío de lino. Ori sortioi esate utsena liñasoroa eruteko, eta an zelaixan ipintzeko. Ba txortatxuak, al zien igualentxuenak nai izaten eben. Hilari.
liñázi, liñazíxa. (d). izena. Linuaren hazia. La simiente del lino. Liñua ereiñ eitten zan beste edozein azi bezelaxe. Liñazixa oinddio botikan eongo da. Liñazixa enplastuak eitteko-ta artzen zan leen. Ta liñazixa erein dda, liñua lastua bezelaxe etara eitten zan gaiñera, ebagi ez. Aniz. (AA BergEus, 331. o.).