Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
líburu
linparkeixa
linparkeixa, linparkeixia. izena. (Antzuola) "Hondarrak, batez ere jan hondarrak. Egunero linparkeixak geatu biar./ Freskeria linparkeixaz beteta dao." (Lar Antz).
linpíau. 1. linpíau. (c). dio aditza. (lagunartekoa.) Jokoan edo lehiaketan norbaiti irabazi.   Ganar a alguien en un juego o competición. Milla duro linpiau najotsan kartetan./ Oriok errez linpiauko jotsak Kaikuri. Sin. txapíau. 2. linpíau. (c). du-dio aditza. Ohostu.   Robar. Kotxetik kaseta linpiau jostek. Sin. txapíau. Ik. línpio.
línpio. 1. línpio. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Hilda.   Muerto, seco. Arbolatik jausi tta linpio geratu zuan./ Olakuai bi tiro ta linpio. Ik. garbi geratu, seko geldittu. 2. línpio. (c). adberbioa. Ezer barik, hutsik. Lapurretaz aritzerakoan. Lapurrak etxia linpio laga zotsen.
liñágintza, liñágintzia. (d). izena. Linua ereitetik harigai izaterainoko langintza.
liñapótzu, liñapotzúa. (d). izena. Linoa beratzen eukitzen zen putzua.   Pozo en que se remojaba el lino. Aldeko etxaburuan zan liñapotzua./ Artzalen an beeko albergian gaiñekaldian, antxe zan liñapotzua. JJp. LI Ik. osíñ.
liñárri, liñárrixa. (d). izena. Linoa jotzeko erabiltzen zen harri zabala.
liñasoro, liñasorua. (d). izena. Linua ereindako soroa.   Sembradío de lino. Ori sortioi esate utsena liñasoroa eruteko, eta an zelaixan ipintzeko. Ba txortatxuak, al zien igualentxuenak nai izaten eben. Hilari.