Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
létra
libra ságar
libra ságar, libra sagárra. (d). izena. . Sagar mota bat.
libráu. komentario 1 1. librau. (b). du aditza. Askatu, libre utzi.   Dejar en libertad, desatar. Beixak libratzera noia./ Librau dittue presuak. Ik. jaraiñ, eskátu. 2. librau. (c). da-du aditza. Librarse de, librar. Atsaldian, lanak ein dda libratzen giñanian. Eli./ Ederretik librau nok./ Jo atzera, puxkat geixao. Libratzen dau! Kamioiari buelta ematen laguntzen dihardutenei entzuna. Eta erderaz denean: "Pega, pega patrás, dale todo. Ya libra!" 3. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Kaka egin.   Defecar. Bost egun daroiat librau barik./ Okanak onak ei die libratzeko. Egun batzuetan ezinean ibili ondoren erabiltzen da, gehienbat. Ik. obráu. 4. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Erditu.   Parir la mujer. Alakok familixia izen dau, ero. “Aura?”, ta “Librau ei da”. Don.
líbre. 1. libre. (a). adberbioa. Libre, en libertad. Oiñ libre zare nai dozuna eitteko./ Ze uste dau, dana libre dala, ala? libre egon. aditza. LIBRE IZAN, EUKI. Oztoporik ez izan, etab. Libre geunkan nai giñuanian sarzeko./ Libre dago bidia. adj. gisa gutxi erabilia: Erri libria nai giñuke izan. 2. líbre, líbria. (c). adjektiboa. Mugimendu libre eta malgukoa.   De movimientos airosos y libres. Oso pelotari libria da./ Lepoalde au eztaukat bape libria. Ik. lotu. léku líbre, léku líbria. (c). Kanpoko leku zabala, etxeek edo beste zerbaitek estutzen ez duena. Ejerzito aundixak leku librian nai izaten dabe burrukia ta ez basuan./ Zaldixai leku libria gustatzen jako. líbrian. (c). adberbioa. Lotu gabe kanpoan (abereak). Beixak librian eukitzeittue uda guztian./ Txakurrei librian gustatzen jakue. Ik. pixú líbrian.
líburu, líburua. (a). izena. Libro. Bazen Uberan familia bat LÍBIRU esaten ziona.
libúrukote, libúrukotia. (c). izena. Liburu handia eta lodia. Egundoko liburukotia da UZEIko dikzionarixua.