Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Ibon Serrano
léra, léria. (b). izena. Gurpilik gabeko gurdia.   Narria. Len leran karrio-lan asko eitte zan basarrixan. Amak dio LERA TXIKIxa erabiltzen zela lurretan. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem. Ik. lera-búrdi, záma, nardáka.
lera-bantzu, lera-bantzúa(k). izena. Leraren alboetako egurrak.
lera-búrdi, lera-burdíxa. (d). izena. Gurdia, atzean lera lotuta duela. Garoa basotik edo gari-azauak sorotik ekartzeko erabiltzen zen sistema, bidaia hobeto aprobetxatzearren.   Sistema de acarreo consistente en atar la narria detrás del carro. Burdixa eta atzekaldian leria, aldapetan goitti bera narrasian etortze zana. Lera-burdixa; sarrittan garuakin da ekartze zien lera-burdixak. Lera-burdixa ekarri zala, esate zuan, ero garua lera-burdixakin. Klem. LERA-BURDIXA EKARRI edo LERA ETA BURDI EKARRI. Udazkenian garotara urrin juten giñan da, beti kamiñora jexten giñan lera ta burdi. Esagapekua burdixan da leran esaga gaiñekua; artu mendixan da, etorri tta, gero bera etorrittakuan esaga gaiñian lerakaria kargau, etxera. Don. Honelakoetan, aldapan gurdia frenatzea zen leraren eginkizun nagusia. léra ta búrdi. (c). esapidea. Mozkortuta eta ese handiak eginez.   Tambaleándose por la borrachera. Atzo afaixa euki juan da lera ta burdi jetuan etxeko bidian./ Mozkortutakuan lera ta burdi ibiltzen dok kalia betian.