Hiztegia
lénen, lenéna. (c). zenbatzailea. LÉLEN. Lehena, lehenengoa. Primero. Neu naiz lenena ura erateko/ Zein da lelen medikuandako? "Lenen eguna", "lelen aldixa" eta horrelakorik ez dugu entzun. Horrelakoetan lenengo edo lelengo. LELEN eta LENEN, biak entzuten dira; agian LELEN gehiago. LELEN edo LENEN izan (aurrena izan) batik bat. Galduaz doaz biak eta gazteen artean LENENGO besterik ez da ia entzuten. Ik. urren.
lénengo, lénengua. (a). zenbatzailea. LÉLENGO. Primero. Ezta lenengo aldixa izango. Ik. lénen. leenengo arte. (d). esapidea. (Oñati) Hurrengora arte. Ondo jarraittu eta leenengo arte! komentario 1
lepagorri, lepagorrixak. (c). izena.
lepasámar, lepasamárra. (d). izena. Kokotea, kokoteko haragia. La parte carnosa del cogote. Amak lepasamarretik eldu eta konfesatzera eruan jok./ Mutikua! lepasamarretik eltzen bostat ikusikok. Gutxi erabilia. LEPASAMARRETIK ELDU entzuten da gehienbat, eta goikoen gisako esaldietan.
lepátu. (d). aditza. Zuhaitz baten erdiko punta ebaki aldameneko adarrak hazi daitezen. Desmochar. "Lepáatu: operación de cortar la guía del árbol, con el fin de que no crezca sino que engorde." (Izag Oñ). Lepatutakuak esate xako, altura tamaiño modu baten erdittik ebai tta geo. Orduan gorakua itxi, tta aldamenetako abarrak, eta orduan eitten da pagua. Andres. Garai batean haritza, pagoa edo artea lepatzen ziren, ikatza eta su-egurra egiteko.
lepázur, lepazúrra. (c). izena. Lepoko hezurra. Testuz, nuca. Ixa lepazurra apurtu neban arbolatik jausitta. LEPAZURRA APURTU, ia beti.
lepázuri, lepázurixa. (d). izena. Martes foina. Garduña. Baserrietan oiloak-eta akabatu izan ditu animalia haragijale txiki honek. Sin. papárzuri.
lepera, -e, leperia. (d). izena. Lepo-edea. Uztarria lotzerakoan, uztarriaren atzealdetik emandako hede-buelta. Guk, lotzen gabizenian (uztarria) atzekaldetik eria doianian esaten jau lepériak, gaiñetik adarretara, adar bakoitza lotzen danian koskeriak. Eta barrukaldetik danian, koskera barrukuak. Barruko koskera gutxi tta kanpokua gogorrao egon ezkeo, ganaua kanpokuakin inddarra eittera ipintzen da; orduan eitten da bat bentajau ero, ganau bat inddartsuaua baldin bada, alde baten kargau eitten da. Don.
lépo, lepúa. (a). izena. Cuello. Lepoko miñez nago. Ez da "cuello" huts-hutsik. Lepora jaso edo lepuan artu esaten denean, bizkarra, sorbalda, ere bada. Ik. sáma. burúa léngo lepótik éuki. (c). esapidea. Norbaitek lehengo berdintsua izaten jarraitu.
iñón lepótik bizi. (c). esapidea. IÑÓN LEPÓTIK JAN. Vivir, comer, a expensas de otros. Ori majo bizi dok aittan lepotik.
lepo eiñ. Gehiegi jan ondoren bete-bete egin. Sin. ók eiñ. lepoka egin. esapidea. LEPOKA IBILI. Bizkar gainean zama garraiatu. Trixkia; da gero aura einddakuen txendor-zulotaa batzia izete zan, eta emen jeneralien eitte giñuan auzotarrak. Ori lepoka ibiltze zan. Jose.
lepóra jáso. (b). aditza. Bizkarrera jaso. Ezetz eun kiloko arrixa lepora jaso.
lepóra sálto eiñ. (c). esapidea. Reaccionar con virulencia contra alguien. Eziozu ori esan, bestela lepora salto eingotsu.
lepóraiño egon. (b). esapidea. Estar harto. Leporaiño nago zure barriketekin.
lepóraiño eiñ. (c). esapidea. LEPÓTIK GÓRA EIÑ, ERAIÑ. Hartar(se), cabrear(se). Gaur umiak leporaiño eiñ doskue./ Lepotik gora eraiñ dostazu.
lepóraiño sartu. (b). esapidea. Comprometerse a fondo. Politikan leporaiño sartuta dago.
lepua berotu. esapidea. Egurra eman. Sin. bizkarra berotu. lepúa jaso. (c). esapidea. Desentenderse con desdén. Aittatu jat berai tokatzen jakola sankristautzia, baiña lepua jaso ta alde ein ddau. Sin. bizkárra jaso. lepúa jokatu. (c). esapidea. LEPUA EIÑ. Jugarse cualquier cosa. Lepua jokatuko nostake ezetz biar sasoiz jaiki. lepúan artu. (a). du aditza. Besoetan edo bizkarrean hartu. Umia lepuan artuta zebillen konprak eitten./ Jertsia lepuan artu ta Urkiolara.
lepóker, lepókerra. (d). adjektiboa. Lepo ingurua okerra duena. Encorvado, -a. Orren aitta surluze lepoker bat zuan./ Oillo lepoker bat il ddot saldatarako.