Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
laráko
larráu
larráu. (d). du aditza. LARRATU (OÑ.).. Larratu, abereak bazkatzera eraman.   Apacentar alguien los animales. Ardixak larratzera goizian. Bere martxan ipintzera berak nai daben lekuan pastoriak. Ardixak larrau. Eske diferentzia aundixa egoten dok nun ipintzen dittuan goizian. Klem./ Atzo zuen zelaixan larrau nittuan ardixak./ Ganauak larrau jittuat. Don./ Bazkalostian ardixak larratzera noia. NOR-NORK. Norbaitek abereak larrau. Gaur gutxi erabilia. Larrera etara edo larrera eruan entzuten da. Eta zelaian belarra jaten dabiltzala esateko: larrian ibili. Behiak ere LARRAU daitezke, norbaitek basora eramanez gero. Ik. lárre, mustáu.
lárre, larría. (b). izena. LARRA (UB.). Pastizal, pasto. Larre ederrak dare aurten, eurixa sarri ein ddau ta. Larrétik. De pastar. Ardixak larretik datoz. Larréra. A pastar. Noiz etara biaittuzu ardixak larrera? Larrían. Pastando. Beixak larrian dabitz. Uberan, larrán, larrátik, larrára. Ik. larráu. larre motxian azittakua izan. esapidea. Sin. ota motzian ázittakua.
larrébei, larrébeixa. (c). izena. Etxeratu gabe basoan ibiltzen den behia. Vaca montaraz. Isaba aldian larrebei asko ikusten da. Azen.: lárrebei ere bai. Ik. basábei, errí-béi.
lárregi. 1. larregi. (a). zenbatzailea. (Leintz, Ubera) Gehiegi.   Demasiado. Barriketa larregi dauka gauzonerako. Sin. géixegi. larregiko, larregikua. (b). adjektiboa. Gehiegizkoa. Larregiko beruak ein dittu. 2. lárregi, lárregixa. (a). izena. (Leintz, Ubera) Gehiegia.   Lo demasiado. Larregixa eztok ona ezertarako. Sin. géixegi.
larréleku, larrélekua. (c). izena. Abereak larratzeko lekua. Larreleku ona da Urbixa. Ik. espárru.
lárri. 1. larri. (a). adberbioa. En apuros, apuradamente. Larri nabill lana akabau ezindda./ Diruz larri gabitz. lárri ártu. (c). esapidea. Ponerle en apuros. Galartzak larri artu eban Retegi. Sin. estu artu. lárri ibílli. (b). esapidea. Lo más seguro, me apostaría algo, a que. Larri ibilli gaur be Realak galtzen. Beraz: larri ibilli... -tzen. lárri tta éstu. (b). esapidea. Muy apuradamente. Larri tta estu zoian mutikua kalabazak notetan zittuala amai erakustera. larríxak émon. (c). esapidea. LARRITTASUNAK EMON. Ser presa del miedo, de la angustia. Frenuak apurtu jakon da larrixak emon zotsanian salto ein zeban autotik./ Guardazibillak atia jo zeben da larrittasunak emon zotsanian bere buruari ein zotsan tiro. Denborazkoetan, ia beti. 2. larri, larríxa. (b). adjektiboa. Angustioso, -a, apurado, -a. Momentu larrixak pasau zittuen batzuk ufalekin./ Izardi-larrixak urtetzen zostan. Ik. izardi-larri. 3. larri, larríxa. (c). adjektiboa. Xehearen kontrakoa.   Se usa en oposición a xehe: molido, hecho harina. Azkue lo define así: "Fragmento o pedacito mayor que el 'apur' y menor que el 'puska' o 'zati'". Bastante grabilla larrixa bota dabe basarriko bidian./ Artiriña larrixaua izaten da gariiriña baiño.