Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
láka. 1. laka, lakía. (d). izena. Zerrategian, enborraren kanpokaldeko zatiak, materialetarako balio ez dutenak.   Costanera. Kostaneria, zerran alaxe esaten dabe, guk lakia beti. Don./ Ba ori laka ori izaten da azalan urrengo egurra. Benito. Singularrean. Oholei laka kendu egin behar zaie, bestela zerenak jotzen ei ditu. Sin. kostánera, zuri. 2. laka, lakía. (d). izena. "El pago por la molienda. El diez por ciento que por moler se retiene en el molino. El desperdicio de la madera en la sierra." (Izag ). Singularrean. Sin. motúra.
lákaiña. komentario 1 1. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Zerbaiten zati txikia, luzexka normalean.   Pedazo pequeño desgajado de algo, normalmente alargado. Zatitxo bat, txikixa danian gauzia. Ari-lakaiña bat ero; erozer gauzagaittik uste juat len lakaiñia asko ibiltzen zala. Klem. Bizar urriagatik ere esan ohi da: Bizar izenik etxok merezi orrek, lau lakaiña besteik eztaukak eta. Hanka mehengatik ere bai: Orrek dittuk lakaiñak, orrek! 2. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Hostroak galdu dituen landarea edo belarra. Bedarrik bape etxak, lakaiñia bakarrik.