Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
labádero
labóre-lúr
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da. Ik. arto-gári.
labrádore, labradoría. (c). izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da. Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra
lábrantza, lábrantzia. (b). izena. Laborantza.   Labranza; sobre todo en el sentido concreto de tierra labrada. Eurixa ein ddau ta eztago labrantzarako giroik./ Frantzia-Euskal Herrixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. Agian iparraldeko laborantza hitzak baino zentzu hertsiagoa du.
labrau. 1. labráu. (b). aditza. Lurra landu. 2. labrau. (b). aditza. Egurra landu. Labrar. —Korapillua bistarako dotoria da? —Bai; aura labratzen danian oso edarra urtetzen jok. Sebas. Sin. landu.