Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
laar
labétxe
labétxe, labetxía. (c). izena. LABETXU. Txabola edo estalpe batean dagoen labea.   Horno de pan situado en una chabola o cobertizo. Meterioneko labetxia aspaldi bota zan.
labe-zátar, labe-zatárra. (d). izena. Labea garbitzeko erratza; aipuan dator deskrizioa.   Barredero de horno. Guk labe-zatarra esaten gontsan: arbi-ostro ero garo berde ero, berde moltso bat aga baten puntan batu da sua baztar batera batzeko. Don.
labóre, laboría. (c). izena. Garia, garagarra, artoa.   Cereal. Len labore asko artze zan emen baiña oiñ artua bakarrik. Oso hitz arrunta baserritarren artean.
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da. Ik. arto-gári.
labrádore, labradoría. (c). izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da. Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra