Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kunplímentu
kurútze
kurútze, kurutzía. (a). izena. KURTZE (LEIN.). Cruz. komentario 1 kurutzia euki. (b). esapidea. Asko sufritu. Orrek dauka kurutzia alabiakin.
© Aitor Usobiaga
kurútzegi, kurútzegixa. (c). izena. KURUTZAI, KURUTZEI. Sahats makila. Moztu, zuritu, gero mordo batekin sorta egin eta Erramu Egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero, haiekin gurutzetxoak egin eta ate, zelai eta soroetan jartzen dira.   Palos pelados de sauce que después de bendecidos el Domingo de Ramos se colocan en forma de crucecitas en puertas y campos. Kurutzegi billa jardute giñuan Erramu bezperatan. Etim.: kurutze+gai, ziurrenik. Ik. sáats.
kurútzegi-sórta, kurútzegi-sortía. (c). izena. Kurutzegiekin egindako sorta. Aurten Markiko Jabierrek eruan dau kurutzegi-sortaik onena. Ik. kurútzegi.
Kurútze Santuáren. (c). izena. Eskuineko hatz handiaz hiru gurutze -bekokian, ahoan eta paparrean- egitean datzan zeinatze kristaua.   La Señal de la Cruz. Dotriñan Aittiaren eta Kurutze Santuaren eitten ikasten giñuan lelengo. Ik. siñátu, aittiaren.
kuskílddu. 1. kuskilddu. (c). da aditza. KOSKÓITTU (OS.), KOSKITTU (OÑ.); OSKITTU. Gauza mikatz edo garratz bati, intxaur edo laranja bati, adibidez, azal eta guzti koska egiten bazaio haginak edo ahoa kuskilddu egin zaizkigula esaten da.   Dícese del sentir dentera, del efecto que producen en la boca las cosas muy agrias o amargas al morderlas. Pomelua lenengoz probau nebanian ao guztia kuskildduta geratu jatan./ Intxaur moskanai ainka eitten bajak jakingok ze dan agiñak kuskiltzia./ Gaztaiña zuritzen ondo agiñak koskoittuta ibilitta gare beti. Mertz. 2. kuskilddu. aditza. (Antzuola) "Pertsona hotzak dagoenean uzkurtu." (Lar Antz).
kustíño, kustiñúa. (c). izena. Cuestión. Eztakitt egun txarra zeukan ala zer, kustiñua da doble kobrau nai zoskula. KUSTI