Hiztegia
kuku-edur, kuku-edurra. (d). izena. (Oñati) Udaberriaren hasieran, kukua kantuan hasi eta gero, egiten duen elurra. Aurtengo Aste Santuan larri ibilli kuku-edurra egittia!
kúku eiñ. (d). esapidea. Agertu edo hots egin eta berehala ezkutatu. Jolasean edo brometan, gehienetan. Juego o broma infantil que consiste en aparecer o dar una voz, y desaparecer súbitamente. Kuku eiñ? zela esangotsuet pa nik; txistaria eiñ da gorde ero. Kukuka dabill ero, kuku ein ddosta ero. Klem.
kúku bat eiñ. (c). Bisita laburtxo bat egin, edo atetik aditzera eman, behintzat. Biar etxeruzkuan kuku bat eidazu. Ik. tati eiñ. kúkuka ibilli. (d). Eguzkia laino artean sartu eta irten dabilenean, adibidez, kukuka dabilella esan ohi da.
kukúfraka, kukúfrakia. (c). izena. . KUKUPRAKA. Digitalis purpurea. Digital. Erdaraz "calzones de cuclillo" ere deitzen zaio. Txilina bezalako lora gorri mordoa du ilaran zintzilik. Zelaietan, basoetan eta baita oso mendi garaietan ere aurki daiteke. Bihotzeko gaitzentzat oso erabilia. Oso gogorra denez, medikuaren agindupean bakarrik erabili behar omen da. komentario 1