Hiztegia
kúku. 1. kúku, kúkua. (b). izena. Cuculus canorus. Cuco, cuclillo.
San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean.
kuku jo. (d). esapidea. Leher egin. "Kuku jo dau: ya no puede más. Kuku jota: makotuta; kankindduta. Rendido, agotado." (Izag Oñ)
kukua entzun ez. (c). Laster hil. Orrek etxuat uste aurten kukua entzungo dabenik. kukuai begira egon. esapidea. (Antzuola) Ezer egin gabe egon. Zu lan baten zabitzen bittartian ni ezingo naiz eon kukuai begira. (Lar Antz).
kúkuak jo. 1. kukuak jo. (b). esapidea. Kukuak kantatu.
2. kukuak jo. esapidea. Hurrengo udaberria heldu. Kukuak joko jok lan au akabau orduko./ Asitta dago kukua joten.
2. kúku, kúkua. (d). adjektiboa. Txikia; etxeez, lokalez eta horrelakoez. Uberako tabernia kuku xamarra dok. Klem. Gutxi erabilia.
kuku-edur, kuku-edurra. (d). izena. (Oñati) Udaberriaren hasieran, kukua kantuan hasi eta gero, egiten duen elurra. Aurtengo Aste Santuan larri ibilli kuku-edurra egittia!