Hiztegia
krísis, krísisa. (b). izena. Crisis. Langabezia, batik bat. Gero ta krisis aundixaua dagola esan leike.
kriskéta, krisketía. (b). izena. KRISKET, KISKET, KISKETA, ATEKISKETA, ATEKRISKETA. Ateak ireki eta ixteko burdinazko maratilatxoa. Picaporte, y por extensión, cualquier cerradura de manillas. Krisketan poltsikua katiau ta arrataria ein neban./ Ate-kisketa gaiñeko danak dorauak. Aniz./ Konde gaztia, gizon alako..., gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus)
Bada "pestillo" zentzuan darabilenik ere.
krístal, kristála. (a). izena. Cristal. Kristala sartu jat ankan.
kristála eiñ. (b). aditza. KRISTALDU. Ura izoztu. Gaur goizian kristala eindda zeuan abergia./ Ura kristalduta dago bidian.
kristáu. 1. kristáu, kristáua. (b). izena. Cristiano. Kristau onak domekero joan bia dau mezetara.
2. kristáu, kristáua. (c). izena. Persona, individuo. Eztago bero au aguentauko daben kristaurik./ Aura eztok kristauandako lana.
Gisa honetako esaldietan. Badirudi kristau eta jentillen arteko oposizioa dagoela hitz honen erabileran. Ik. jéntill.
kríston, krístona. (a). izenlaguna. Demasa, ikaragarria, itzela. Enorme, grande, excepcional. Kriston zartaria artu juan obetik jausitta./ Erbixa ikusi najuan kristona Kalitatea adieraziz ere bai, inoiz. Kriston pelikulia dok. Sin. jesúkriston. Ik. démas, mortála. kriston pare. esapidea. Asko, ondo. I kriston pare bizi aiz./ Kriston pare jaten jok Txomiñek. krístonak esan, kristonak entzun, artu, emon, egin. (b). esapidea. ENTZUN. Decir, oir, etc., las de Dios.
krístonak eta bi. (c). esapidea. Asko, ondo. Kristonak eta bi esan zotsan etxoin eraiñ zotsalako.
krúzetan. (d). adberbioa. Kurutze formako puntadak dituen bordadu mota batean. En punto cruz. Alkatona eitte jakuen ezkiñetan oazalei... Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda kruzetan ero. Alkatona esaten jakon, alkaton. Juana. Sin. puntokruzian.