Hiztegia
-kote. 1. -kote, kotía. (b). Mardultasuna adierazten duen atzizkia. Mutikote, gizakote, liburukote...
2. -kote, kotía. (c). Talde atzizkia. Irukote politta juntau zate. Sin. -kónde.
kótxe. 1. kótxe, kótxia. (a). izena. Autoa, automobila. Coche. 2. kótxe, kótxia. (b). izena. Haur kotxea. Coche de niños. 3. kótxe, kótxia. (d). izena. Zaldiz tiratutako kotxea. Dotoreen artean, mota bat baino gehiago bereizten zen: KOTXE-LÁNDU, kótxe-landúa. Landó, coche elegante. Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. KOTXE-SESTA, kótxe-séstia. "Kotxe-landua baino menustxuaua". Goiko Plazan, juzgauan aurrian, altura aundi baten kolokauta ei euan silloi bat, silloe edar bat, eta araxe ekarri eben kotxia landuak (sic), orrek len e kotxe brillodun orrek, kotxe landuan. Hil. (AA BergEus, 330. o.)./ Orrek e, aberatsenak zien, kotxe-landua, eta beste batzuk zien Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. Etim.: frantseseko "landau". Azen.: kotxe-lándu ere bai. Ik. kárro, tríbuli, zálpurdi.