Hiztegia
Kórpusti egun, Kórpusti eguna. (b). izen propioa. KÓRPUSTEI EGUN. El día del Corpus Cristi. Korpusti egunian prosoziñúa eitten da. Baita: Biar da Korpusti.
korráize, korraizía. (c). izena. Nudo corredizo. Sokia korraizian ipiñi tta urkatu ei zan abetik./ Kenduixozu sokiai korraizia./ Eskola-poltsak, lepotik beera, eskola-poltsia, eunezkua, korraizeduna. Hil.
KORRAIZIAN, batik bat.
korredóre. 1. korredore, korredoría. (b). izena. Ciclista. Ikusi, ama, zenbat korredore. Sin. karrerísta. 2. korredore, korredoría. (c). izena. Apostu bitartekaria. Corredor de apuestas Frontoiko korredore bat il da infartuakin.
kórrent, korrénta. (b). izena. KORRIÉNTE. Corriente de viento o de agua. Ibaixa pasatzerakuan korrentak ixa eruan giñuzen./ Itxi atia, korrenta dago ta./ Eztauke ez argirik eta ez ur-korrentik. Ohargarria da «arrunt» zentzuan azentua korríente, korríentia dela, eta zentzu honetan, ostera, korriénte, korrientía. Ik. aize-pasa, ur-korrent, korríente.
korrídu. 1. korridu. (a). du aditza. Correr. Mundu asko korridu dau orrek./ Oso karrera ona korridu dot.
2. korridu. (a). du aditza. Isuri. Eyacular, correrse. Emon da emon, da ezin korridu.
3. korrídu, korríduak. (d). izena. Corridos, intereses. Korriduekin bakarrik naikua dauka bizitzeko. Norbaitek dirua KORRIDUAN (ipinita) daukala esan ohi da.
Ik. errédittu, intéres.