Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kopetatu
koróso
© Ezezaguna
koróso, korosúa. (b). izena. . Russula virescens?. Perretxiko berdeargi tantoduna, oso estimatua. Korosua dok berde tantotxoduna. Gibelurdiña ta korosua bi dittuk e, bi klase. Don. Latineko izena gibelurdinaren berdina da, itxura denez, baina guretzat desberdinak dira. Korosoa, txapel ederreko perretxiku berde argia da, tarte zurixkekin, gibelurdina, askoz ere ilunagoa delarik. Perretxikurik estimatuenetakoa da. Urdiña, berriz, berdea da. komentario 1 Ik. gibélurdiñ, úrdiñ, urdiñ.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
korósti, koróstixa. (b). izena. . KÓSTEI. Ilex aquifolium. Gorostia.   Acebo. Au zan estimauena burtardatzak eitteko. Denporan baten Albiña ta Jarinto aldetik-eta bazien Araba aldian arbola aundixak, eta andik ekartzen zebela. Gure aittai entzuten notsan e, gure aittajunak-eta juten ziela ara, ardazgeixak ekartzera. Astuakin. Jun ara ta bi trongo ipiñi astuai albotan da. Don. Hosto eztakadunak eta aletxo gorriak dituen zuhaixka ezaguna. Gaur gutxi eta ttattarrak gelditzen dira. Gabon apaingaritzat erabilia izanak kalte haundia egin die. Lehen arbola handiak ere ba ziren eta burpartiketarako, adibidez, erabiltzen ziren.
kórotz, korótza. (b). izena. Ardi, koneju eta abarren kaka.   Excremento animal de forma granulada. Ardi korotzez beteta zeuan bidia. Behiarena pekotz.