Hiztegia
kontráterreno, kontráterrenua. (c). izena. Aldapari janda eginiko orubea. Etxea edo beste edozein eraikuntza aldapan, mendiari zatia kenduta, egina dagoenean, kontraterrenuan dagoela esan ohi da. Dícese de los solares en los que ha habido que excavar debido a la pendiente del terreno. Umedadiekin problema aundixa dauke, badakizu, aura kontraterrenua da ta./ Kontraterrenuan einddako basarrixak iputeixa izaten dabe bee partian. Ik. íputei.
kontratxapéau, kontratxapeáua. (c). izena. Egurrezko txapak kolaz erantsiz egiten den egur aglomeratua. Contrachapeado. Mazizua biar izete zaban mueblia, egur mazizuakin dana, da kosta asko, da muebleako txarraua da. Onek, kontratxapeaua esate jako, tableruak, da orrek tableruokin iñ ezkeo ariñaua da, resultau asko obia dauka. Martin. Honen iritziz, aglomeratua hobea da egurrezkoa baino, baldin eta altzaria egon behar den tokia lehorra bada.
kontrazíri, kontraziríxa. (d). izena. Ardatz, errail, kirten edo halako edozer ezarrita dagoen zulotik irten ez dadin zuloan sartzen den ziria. Cuña, generalmente pequeña, que se introduce en el hueco que queda entre un eje, mango, etc., y el agujero que lo alberga. Aixkora kertena loka samar dago ta kontrazirin batzuk sartu biako jako.
kontribuzíño, kontribuziñua(k). izena. KONTREBUZIÑO. Las contribuciones al fisco; más concretamente, el impuesto sobre la propiedad. Kontribuziñuak pagatzera joate zan urtero gure aittajuna./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil.
Sing. nahiz pl.