Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kontéstona
kontrapíxu
kontrapíxu, kontrapixúa. (c). izena. Contrapeso. Tratoriai kontrapixuak jartzen gontsan aurrian aldapetan ez patinatzeko.
kontrárixo, kontrárixua. (a). izena. Contrario, adversario. Zein da Realan biarko kontrarixua?
kontrásol, kontrasóla. (d). Eguzkiak jotzen ez duen lekua. Contrasol. Don.
kontráterreno, kontráterrenua. (c). izena. Aldapari janda eginiko orubea. Etxea edo beste edozein eraikuntza aldapan, mendiari zatia kenduta, egina dagoenean, kontraterrenuan dagoela esan ohi da.   Dícese de los solares en los que ha habido que excavar debido a la pendiente del terreno. Umedadiekin problema aundixa dauke, badakizu, aura kontraterrenua da ta./ Kontraterrenuan einddako basarrixak iputeixa izaten dabe bee partian. Ik. íputei.
kontratxapéau, kontratxapeáua. (c). izena. Egurrezko txapak kolaz erantsiz egiten den egur aglomeratua.   Contrachapeado. Mazizua biar izete zaban mueblia, egur mazizuakin dana, da kosta asko, da muebleako txarraua da. Onek, kontratxapeaua esate jako, tableruak, da orrek tableruokin iñ ezkeo ariñaua da, resultau asko obia dauka. Martin. Honen iritziz, aglomeratua hobea da egurrezkoa baino, baldin eta altzaria egon behar den tokia lehorra bada.