Hiztegia
kontínuo. (c). adberbioa. Continuamente. Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo.Ben. askotan.
Beti kontinuo, askotan.
kóntra. 1. kontra, konpria. (a). posposizioa. Aurka. Contra. Enago zure kontra.
komentario 1 kóntra eiñ. (b). Llevar la contraria, enfrentarse verbalmente.
Arek kontra eittearren baitta bere buruai be. komentario 1 2. kontra. (b). posposizioa. KONTRAN. Ondoan, elkar ikutzen. Pegado a, al lado de. Eskolian kontra dago frontoia./ Alkarren kontran dare elizia ta putetxia.
3. kontra. (b). posposizioa. KÓNTRARA. Apoyado. Pastoriei tta esaten jau ori: “Makillian kontra zerien dago ori tta, pentsatzen egongo da. Makillian kontrara dago ori. Don. ZEREN kontra edo kontrara.
4. kóntra, kóntria. (c). izena. La contraria. Nik zurixa esan ezkero ik beltza. Beti kontria./ Arena kontria eruatia dok, igual jotsak zeiñi.
KONTRIA ERUAN, batik bat. 5. kóntra, kóntria. (c). izena. Haragia kontrara ebagita. Carne cortada a la contra. Gaur kontria emon dotsut.
kóntrara ebági. (c). esapidea. Eraz kontra ebaki haragia edo zura. Emoidazu tajada batzuk kontrara ebaitta. Sin. kontrabéta ebagi. Ant. bétara ebági, erara ebagi. 6. kóntra, kóntria. (d). izena. Harotz lanean, garlopari eta zepiluari kutxilaren kontra jartzen zaion burdinazko xafla, erremintak bien artean utzitako tartea baino gehiago jan ez dezan.
kontraari, kontraaríxa. (c). izena. Haria okertzen zaion egurrari "kontraarixa" duela esaten zaio. Orri esaten jako kontraarixa. Zerriak ebaitzen dau zuzen, eta egurra okerra bada, arixak ebai eitte jako ari, an etaatzen dan olai, ta orduan aura berez jausteko moruan jartzen da. Fibrak ebai eitte jako eta. Benito.